Udako Musika Printzak

2021eko udaberrian kokatu beharko genuke ondoren Udako Musika Printzak musika eta ondarea batzen dituen ziklo gisa ezagutzen den kontzertu sorten sorrera. Azpeitian, kultur bizitza anitz eta aberatsa izanagatik ere, somatzen nuen zenbait proposamen taularatzeko zailtasuna edo aukera falta. Musika klasikoa, jazza edota urteko ohiko agendan leku urriagoa izan ohi duten proiektuei leku egiteko jaio zen uztailean burutzen dugun festibal hau. Basazabal Jauregi bikainaren ataria probestu genuen 2021eko lehen edizio hartan, Peio Irigoien txistularia, María Martín abeslaria, Garazi Navas akordeoi-jolea eta Ignacio Arakistain pianista batu gintuen kontzertuaren eszenatoki gisa. Hain esperientzia gozo hark ahalbidetu digu azken urteotan indarra hartzen joan den ekimenari eustea eta berau hazteko baliabideak jartzea. Herriko ondarea beste begi batzuekin ikusteko asmotan, eraikin historikoak, fatxada eta atzeko teloi gisa funtzionatu izan diguten elementu estetikoak eta herritarrentzat arrotzagoak edo ezezagunagoak diren txokoak baliatu izan ditugu oholtza bereizgarri moduan. Horixe izan baita ekintzaren hein nagusia. Musika mota ezberdinak gizarteratzeko, ondarearen indarra erabiltzea, erreklamu eta giltza gisa.

Hona hemen orain artean buruturiko lau edizioetan izan ditugun kontzertuak:

2021

2021ko uztailak 14 | Basabazal Jauregiko atarian kontzertua. Musikariak: María Martín, Peio Irigoien, Garazi Navas eta Ignacio Arakistain 

2022

2022ko uztailak 8 | Done Jakue kaleko udal garbitokian ganbera musika kontzertua. Musikariak: María Martín, Garazi Navas eta Ignacio Arakistain

2022ko uztailak 15 | Done Jakue kaleko udal garbitokian The Cheackpeas jazz laukotearen kontzertua. Musikariak: Ion Dorregarai, Pablo Lopez Barrios, Jon del Campo eta Maialen Tellabide

2022ko uztailak 16 | Azpeitiko Parrokiko Bakardadearen kaperan Irungo IGA Abesbatzaren kontzertua. Zuzendaria: Eneko Amundarain

2023

2023ko uztailak 13 | Frantziskanetako eliza atarian, klarinete eta piano kontzertua. Musikariak: Claudia Alduncín eta Ignacio Arakistain

2023ko uztailak 16 | Soreasuko Sebastian Deuna Parrokian, ERAGIYOK Abesbatzaren kontzertua. Zuzendaria: Ander Simal

2023ko uztailak 22 | Loiolako Basilikan, Zure eskutik mundurantz ekitaldi artistikoa Pablo Soraluze eskulturgilearen lanen baitan. Parte-hartzaileak: Xanti Agirrezabala, Oihana Vesga, Lucía Arzallus, Garazi Navas, María Martín, Juan Kruz Igerabide, Mireia Galarza eta Ignacio Arakistain

2024

2024ko uztailak 11 | Olatzeko Andre Mariaren ermitan, biolin eta piano kontzertua. Musikariak: Alaitz Artola eta Julen Arzamendi

2024ko uztailak 18 | Loiolabideko Amatasuna eskulturaren altzoan, emanaldi poetiko musikala. Parte-hartzaileak: Maite López las Heras, Garazi Navas eta Ignacio Arakistain

2024ko uztailak 20 | Loiolako Basilikan, organoa lau eskutara kontzertua. Musikariak: Mikel Ansola eta Ignacio Arakistain

Proiektu Guztiak