Audioak

ZEBRABIDEA

Zebrabidea Arrosa Irati Sareak ekoitzitako eguneroko magazina da. Naiz Irratiarekin elkarlanean, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara gai ugariz aritzen den saio fresko eta interesgarria. Hamabostean behin, musika klasiko deituaren hautsak arrotzeko asmoz, Ignacio Arakistainek kolaborazio bat burutu ohi du gai andana mahai gainean jarriz. Musikaren historia zein istorioak, modu pedagogiko zein entretenigarrian azalduak. Hona hemen orain arteko programa zerrenda:

Zebrabidea_1

2024/09/13

Lehen saioan, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 2024ko edizioak eskainitakoez aritu gara. La Scala entzutetsuko orkestraren kontzertu gogoangarriaz edo Alexandra Dovgan pianista txundigarriaren talentuaz. Arnold Schönbergek idatzitako Pierrot Lunaire lana ere izan dugu hizketagai.

Zebrabidea_2

2024/09/20

Historiak jandako istorioak. Bigarren asteon, emakume konposatzaileak jarri ditugu zentroan. Clara Wieck –Clara Schumann gisa ezaguna–, Mariana von Martinez edota Boulanger ahizpak ekarri nahi izan ditugu gogora. Errekonozimendu oro aise merezia duten artista bikainak.

Zebrabidea_3

2024/10/11

Urriko lehen alean, XX. mende hasierako elkarlan artistiko emankor bat izan dugu hizpide. Igor Stravinsky eta Serguei Diaguilev errusiarrek elkarrekin burututako hiru ballet aztertu ditugu: Suzko txoria (1910), Petroushka (1911) eta Udaberriaren Sagaratzea (1913). Azken honen estreinuan gertatutakoa, musika klasikoaren historian mugarri gisa kokatu genezake.

Zebrabidea_4

2024/10/25

Zeharkaldi berria Zebrabidean eta kontu franko oraingoan. 2025eko urte berri eguneko kontzertu vienarraz, Jaqueline du Pré biolontxelo jotzaile entzutetsuaz eta Alberto Iglesias donostiarraren zinemarako musikaren bikaintasunaz aritu gara, gozo eta arin.

Zebrabidea_5

2024/11/22

Santa Zezilia eguna ostiralarekin tokatu izana baliatuta, Jon Esnaola konposatzaile tolosarrarekin tertulia ederra izan genuen. Besteak beste, bere ibilbideaz, egungo musikaren egoeraz eta kontu interesgarri hainbatez aritu ginen hizketan.

Zebrabidea_6

2024/12/20

Gabon giroko artesanal izan ditut hizpide 2024an Zebrabidean eginiko azken tartean. Haendelen Mesias entzutetsua, Bach maisuaren eta Saint-Saëns|en oratorio bikainak eta Brittenen obra soil bezain fina entzun eta azaldu ditugu.

Zebrabidea_7

2025/01/17

Urte berriko lehen tertulia. Donostiatik at ere biziak diren danbor hotsez, Azpeitiako Danborradaren sorrerez, egungo festaren ikuskeraz eta beste hainbat konturi buruz aritu ginen, gustora.

Zebrabidea_8

2025/02/14

Gai andana landu dugu oraingoan. Euskadiko Orkestraren izandako aldaketak, Berlinen plazerez entzun nuen Gustav Holst|en The Planets obra esanguratsua zein Juanjo Mena zuzendari arabarrak berriki publiko egindako osasun kontuak. Guztia izan dugu Zebrabideko musika tertuliaren menuan.

ZEBRABIDEA_9

2025/03/14

Mistizismoaren eta espiritualitatearen influentzia nabarmena izan da konposatzailen zenbaiten produkzio musikalean. Pasa den astean hil zen Sofia Gubaidulinaren figura aztertuz hasi genuen Zebrabideako tertulia. Ondoren, Oliver Messiaen eta Arvo Pärt mahaigaineratzeko aukera izan nuen.

ZEBRABIDEA_10

Zentzumenen arteko nahasketari, sinbiosi sensorialari, deitu ohi zaio sinestesia. Ugariak izan dira musika margoekin lotu duten konposatzaileak eta pintura soinuen espaziora eraman duten margolariak. Entzun ikusiz eta ikusi entzunez. Aleksander Skriabin, Arnold Schönberg eta beste hainbaten kolorearekiko atxikimenduari buruz, tertulia berezia Zebrabidean.

ZEBRABIDEA_11

Behin Liburuaren Nazioarteko Eguna pasata, milaka liburu eta zientoka larrosa saldu ostean, letren erreinu kolosalari keinu egin nahi izan diogu gaurkoan Zebrabidean.

Shakespeare, Cervantes edota Cocteaue|ren lanetan oinarrituta, konposatzaile handienek sortu dituzten musika lanak izan ditugu, izan ere, hizketagai.

ZEBRABIDEA_12

Luxu hutsa izan da denboraldi honetan Zebrabidea saioan musika klasikoari eskainitako tartetxoa gidatzea. Saiatu naiz proposamen interesgarri, anitz eta freskoak jartzen mahai gainean. Hona hemen saileko azkena.